Ez da aurrez aurreko identifikaziorik eskatzen BAK aktibatu eta igortzeko: Internet bidez egiten da. Horregatik, prozesua pauso bitan gauzatzen da:
1. Aktibazio-kode bat eskatu; kode hori behin bakarrik erabil daiteke, eta zure helbidera bidaliko zaizu.
2. Bak aktibatu; bidalitako aktibazio-kodearen bitartez, pasahitza lortzen da.
Behin aktibazio-kodea zure eskuetan duzula, gogoratu bigarren pausoa egin behar duzula, Bak aktibatu.
BAKen aktibazio-kodea eskatuz gero, jarri dituzun datuen tratamendua onartzen ari zara. Tratamenduaren helburua da baieztatzea jarritako datuak bat datozela foru-administrazioan ditugunekin.